XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denon gauzak?

Egun batean lan bat proposatu nien 5. mailako ikasleei, plastika adierazpenerako lan bat; gaia aukera librekoa zen eta taldeka egin behar zuten.

Hiru egunerata eskolako besteen aurrean auzkeztu behar zuten lana, eta denen artean komentatu.

Pozik zeuden, nahi zuten lagunekin biltzeko esan nielako.

Leire, Pablo eta Susanarekin biltzen ikusi nuen taldea osatzeko.

Pablo eta Susana gela erdian zeuden, lana zein taldetan egin ez zekitela .

Taldea osatu ondoren, Felipe eta Rut etorri zitzaizkidan gela osoarentzako materiale eske.

- Guk ez dugu materialerik behar! -esan zuen Rafak; nire taldeak ideia asko ditu eta lanik onena egingo dugu!.

- Bai horixe, gure lana onena izango da -esan zuen bere taldeko neska batek.

Nik orduan, nire liburutegiko bi liburu eta, oso orijinalak zirelako gordeta nituen zenbait aldizkari atera nituen.

Gelako guztiek erabili ahal izateko gelaren erdi-erdian jarri nituen.

Baldintza bat jarri nien, materiale hori gela barruan erabiltzekoa, denen eskuetan egon zedin.

Denetan garrantzitsuena lanaren garapena izan zen; lana bukatu eta, denen aurrean, aurkeztu eta komentatu zutenean, lana nola egin zuten ikusteko modua izan nuen.

Talde bik esan zutenez, denen artean erabaki zuten zein gai aztertu, eta adostasunera iristea zaila izan bazitzaien ere, asko ikasi zutela esan zidaten; nik emandako materialea erabili zuten, eskatzen zietenekin elkar trukatuz, eta elkar animatzen ihardun zuten, denek parte har zezaten, horrela bakoitzak hobekien egiten zekiena egin zezan.

Azkenean, oso pozik agertu ziren egindako lanaz.

Lana oso zaila izan zen, baina lortutakoa taldeko guztien lankidetzaren eta ahaleginaren ondorioa izan zen.

Rafaren taldeak beste era batera egin zuen lana.

Azkenean ez ziren ados jarri.

Laster konturatu ziren gelako materialearekin askoz ere errazagoa egingo zitzaiela lana, baina, denen aurrean esandakoa esan eta gero...!

Hurrengo egunean, Joxe eta Sonia, beste ikasle guztiak irten arte geratu ziren gelan.

Libururik onena eta aldizkari pila bat eraman zituzten.

Taldekoek hori jakin zutenean, oso ideia ona iruditu zitzaien.

Ezkutuko leku batera joan ziren lanik onena egiteko asmotan.

Azken orduko presekin... taldeko biren artean egin behar izan zuten denen lana.

Gela osoaren ustez Rafaren taldeak egindako lana izan zen onena.

Lana aurkeztu zutenean txundituta eta harrituta geratu ginen nolako argazkiak lortu zituzten ikusita eta, nolako detaile orijinalak bururatu zitzaizkien ikusita.

Denboraren poderioz, ikasle haiek, egun hartar esandako gauza asko ekarri dizkidate gogora.